ABERE BA PALINDROMO ILUSTRATUEN PZTEGIA (EUSKERA)

Ehun eta bat abere. Hizkuntza aberatsa da. Hitza aberetu dugun piztia. Abere ba hitzekin jolasten duen liburua. Palindromo: Animalia bakoitzak beste hitz bat ezkutatzen du atzeraka irakurrita: `asto hotsa´, `ele bele´, `aker oreka´, `alegia igela ´, `apo zopa ´, `karramarro horra marrak ´, `zezenez ez´. Zergatik izango ote da kapikua? Ilustratu: Abereen itxuran oinarritua dago abezea. Hizki bakoitzean animalia bat agertuko da eta animalia bakoitzean hizkia: aberedefghijklmnopq... Piztegi: hitz eta piztiak elkartzen diren tokia, bestiariuma edo gure burua. Definizio argigarriekin, ideiak pizteko ere baliogarria. Pitzaduraz betea. Abereen irudidun hiztegi pizgarri honetan mitologiak, kantuak, kontuak, atsotitzak, onomatopeiak, hitzulpenak, ele-meleak eta hitz jolas ugari azaleratuko dira. Ehun eta bat abere, zu eta ni barne. Abere ba.

Reviews

No reviews
Item Posts
No posts