Aitortza

Abelin Linazisoro Azkue
36ko gerrak milaka gizon, emakume, haur eta agure hartu zituen bere zurrunbiloaren baitan. Eleberri honek ahaztura den naufragiotik salbatu nahi ditu protagonista hauetako batzuk, Xixili narratzailearen ahotsaren bitartez. Gerrako protagonista anonimo izandako honek garaiko egunerokotasunaren berri emango digu, beldurra, biziraupena eta maitasuna bezalako kontzeptuen haritik tiraka, epikotasunetik honatago egon zen munduari begiratuz. Bideko galipota harrotuta zegoen. Pinporta handietan. Borborka ari ziren maskuri beltz puztuak ziruditen. Ke artean, hari pila baten ondoan, erorita, amama ile-urdin batek, nire ilobatxue!, esan zion.

Reviews

No reviews
Item Posts
No posts